Ameraun zentral hidroelektrikoa
Fitxa
- Izena : Ameraun zentral hidroelektrikoa
- Herria : Berastegi
- Auzoa : Leitzaran
- Eskualdea : Tolosaldea
- Lurraldea : Gipuzkoa
- Tipologia : Indarretxea
- Mendea : XX
- Aro orokorra : Aro Garaikidea
- Tipologia orokorra : Argietxeak eta gas fabrikak
Deskripzioa gaur egun:
Leitzaran trenbideko 61. kilometroan aurkitzen da indarretxea, izen bereko garai bateko burdinolaren hondakinen ondoan. Presa indarretxetik 5 kilometrora dago, bertan hasten da ubidea eta, dagoen desnibel handia gainditzeko, harlanduzko zubi sendo bat egin behar izan zen; ur depositutik, metalezko tutu batetik, indarrean joaten da ura makina etxera.
Grabitatezkoa da presa, eta ubidea, zementuzkoa, irekia da eta ezkerreko aldean hasten da. Badira zenbait turbina ere.
Makina etxea bi solairuko pabiloi angeluzuzena da; egitura betoizkoa du eta hormak adreiluz itxita dauzka. Estalkia isuri bikoa da eta zorua zementuzkoa; zirkuluerdiko ate handi batetik sartzen da barrura.
Datu historikoak:
Santos Gaztañondo izan zen indarretxearen jabea harik eta Tolosako Papelera Españolari saldu arte. Instalazioak itxi zirenean, Papelera Sarrio-Uranga egin zen indarretxearen jabe eta orain ere berak ustiatzen du.
Ekoizpen prozesua:
Indarra produzitzen du hiru ekipori eskerrak; ur jauzia 54 metrokoa da, eta segundoko 3,8 m3-ko ur emaria du.
