Añibarriko errota
Fitxa
- Izena : Aņibarriko errota
- Herria : Aramaio
- Auzoa : Ibarra
- Eskualdea : Gorbeialdea
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Burdinola
- Eraikuntza data : 1784
- Mendea : XVIII
- Aro orokorra : Aro Modernoa
- Beste mende batzuk : XIX, XX
- Tipologia orokorra : Errotak eta Burdinolak
Deskripzioa eta oharrak:
Ibarra herriko erdigunetik aparte dago Aņibarri, Arrasatera doan errepidearen eskuinaldera. Errotaren azpiegitura hidraulikoa oso bikaina da, arabar lurralde mendebaldekoaren ordezkari aparta. Ibarrako Udalaren aginduz Tomas Basterretxeak eraiki zuen, 1784. urtean, eta garai hartako ingeniaritza teknika aurreratuenak kontuan izanez eraiki zen. Presa 1782. urtekoa da, Sebastian Arriolak egina.
Errota bikoitza jaso zen, bi errotarri jokorekin; horrexegatik du horren oinarri sendoa. Bigarren ur saltoa, XIX. mendetik gaur arte, indarra ekoizteko erabili izan da.
Deskripzioa gaur egun:
Eraikinean alea ehotzen den lekua baino ez dago, eta horren alboan errotariaren etxea eta energia elektrikoa ekoizten duen eraikina.
Arku bikoitzekoa da presa, erdian ostikoa eta alboan estriboak dituela; harlandu bikainez egina da, 4,5 metroko garaierarekin eta 7 metroko ibilguarekin; harri zapal sendoek ematen diote gaina.
Ubidea 150 metro luze da, bi isurbide ditu eta harlanduxkaz egina da eta harri zapalek errematatzen dute. Kanalaren beste muturrean dago aldaparoa , gezi punta pedunkulatu baten itxura duena, hori ere harlanduxkaz egina. Tunelean bi lekutatik irteten da ura, aurretik eta albotik; irteera horiek zirkuluerdiko arku bana dute. Barruan ganga dauka, harlanduz egina. XX. mendeko bigarren hamarraldian zentral hidroelektriko bihurtu zuten.
