Antoñanako geltokia
Fitxa
- Izena :
- Herria : Antoñana
- Eskualdea : Arabako Mendialdea
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Geltokia
- Egilea : Alejandro Peña Mendizabal
- Eraikuntza data : 1926
- Mendea : XX
- Aro orokorra : Aro Garaikidea
- Tipologia orokorra : Trenbideak eta funikularrak
Deskripzioa eta datu historikoak
Vasco-Navarro trenbide sarekoa da. Alejandro Peña Mendizabalek eraiki zuen, 1926an.
Geltokiak bi solairu eta ganbara dauzka. Beheko solairuan trenbide zerbitzuak daude, eta goikoa eta ganbara bizitza izateko moldatu ziren.
Teilatua isuri bikoa da, teila lauarekin, bi gorputz perpendikularretan eratua. Hormak harlanduxkaz eta adreilu gorri luzituz eginak dira, eta moldurak eta bestelako apaingarri batzuk ikus daitezke.
Nasetara joateko sarrera bat dago, eta beste bi sarrera atzeko fatxadan. Halaber, nasen aldeko fatxadan bi leiho ardatz, arku beheratuekin , eta balkoiak ikus daitezke.
Geltokian merkantzietarako beste nasa bat dago. Multzoa osatuz energia elektrikoa eraldatzeko azpizentral bat aurki daiteke, geltokia diseinatu zuen arkitekto berak egindako eraikin angeluzuzen batean. Eraikinak bi solairu dauzka, eta teilatu isuri bikoa, teila arabiarrekin . Hormak harlanduxkaz eginak dira, solairuen banaketan moldurak ageri direlarik, eta sei sarrera ditu, horietako lau trenbidearen fatxadan eta beste biak iparraldeko fatxadan
