ARTEA

Gasteizko geltokia

Fitxa

  • Izena : Gasteizko geltokia
  • Herria : Gasteiz
  • Auzoa : Dato kalea
  • Eskualdea : Arabako Lautada
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Geltokia
  • Eraikuntza data : 1929
  • Mendea : XX
  • Aro orokorra : Aro Garaikidea
  • Estiloa : Eklektikoa
  • Tipologia orokorra : Trenbideak eta funikularrak

Gaur egungo deskripzioa:

Geltokia Dato kalean dago, eta Norteko trenbidearen sareari dagokio.

Gaur egun tren geltokia hartzen duen eraikina 1929an eraiki zen, 1856an eraikitako geltoki zaharra ordezkatzeko. Kronologiari dagokionez hain aurreratua denez, euskal neorregionalismoaren ezaugarri estilistikoak aurkezten ditu, XX. mendeko 20ko urteetan batez ere arkitektura publikoan praktikatu zenari jarraituz.

Eraikinak hiru gorputzez eraturiko oinplanoa dauka, eta horiek lotuz zeharka beste batzuk daude. Hiru kasuetan arkitektura tradizionalaren itxura hartzen dute, erremateetan dorreak ageri direlarik eta lau isuriko teilatua.

Gorputz nagusian dago sarrera eta, barruan, itxarongelak. Fatxada nagusia Geltokiaren Plazara zabaltzen da, eta beheko aldean zirkuluerdiko arku batzuk irekitzen dira, bata bestearen ondoan, guztiz zabalik. Sarrera gainean balkoi bat nabarmentzen da, bao hirukoitzean irekitzen dena. Estalkiaren erlaitzaren azpian beste bao batzuk ikus daitezke, txikiagoak.

Alboetako gorputzetan erdikoaren egitura errepikatzen da, motibo apaingarri gutxiagorekin bada ere.