Laborde y Labayen fabrika
Fitxa
- Izena :
- Herria : Tolosa
- Auzoa : Enpero kalea
- Eskualdea : Tolosaldea
- Lurraldea : Gipuzkoa
- Tipologia : Papergintza
- Egilea : Julian Eizagirre
- Eraikuntza data : 1903
- Mendea : XX
- Aro orokorra : Aro Garaikidea
- Estiloa : Formala
- Tipologia orokorra : Papergintza eta kimika
Gaur egungo deskripzioa
Fabrika hainbat solairutan zatituta dago eta, bi etxebizitzaren artean aurkitzen denez, multzoari bizitegi itxura hartzen zaio.
Datu historikoak:
Fabrika hau 1903an proiektatu zen. Publizitate kartel asko egin zen lantegian, eta Tolosa eta Donostia turismoa egiteko oso leku zoragarri eta erakargarriak zirela aldarrikatzen zen horietan.
Ekoizpen prozesua:
Inprimategian, garai haietan, dena eskulana zen. Marrazkiak, irudiak alegia, pigmentu koipetsu berezi batekin egiten ziren harriaren gainean edo horretarako berariaz prestatutako paper baten gainean; marrazkia paperera pasatzen zen. 1852an prentsa mekanikoarekin egiten zen lana; 1870eko hamarraldian, harrien ordez, zinkezko xafla finak hasi ziren erabiltzen, horrela prozesua asko azkartzen baitzen. XIX. mende hondarrean berrikuntza teknikoak egin ziren, eta inprimatzean argazki prozesuak erabiltzen hasi ziren.
