ARTEA

Meatze portu eta kargalekua

Fitxa

  • Izena : Meatze portu eta kargalekua
  • Beste izen batzuk : Mollarri
  • Herria : Zarautz
  • Auzoa : Malla-Arria
  • Eskualdea : Urola Kosta
  • Lurraldea : Gipuzkoa
  • Tipologia : Meatzaritza
  • Egilea : Guillermo Valh
  • Eraikuntza data : 1906
  • Mendea : XX
  • Aro orokorra : Aro Garaikidea
  • Estiloa : Formala
  • Tipologia orokorra : Meatzaritza

Gaur egungo deskripzioa:

Meatzearen portua Malla-arria esaten zaion parajean dago, itsasotik gertu, itsasontziak aldeago izan eta mea horietan errazago kargatzeko. Minerala Asteasuko Andatzarrate meatzeetatik txirrikaz ekartzen zen. Dena dela, kargatzeko lekua, zenbait ontzi sekzio angeluzuzenekoz osatua, itsas uretan ageri diren arroka batzuen gainean dago. Ontzi lauangeluar horien gainean metalezko beso bat zegoen; hortik heldu ziren hain zuzen bagoiak mineralez karga-karga eginda, bertaraino hurbiltzen ziren ontzietan ontziratzeko gertu.

Datu historikoak:

Mineralentzako kaia egiteko baimena 1905ean eman zen. Berez, betiko eman zen baimena, baina 1923an, transferitu zelako, baja eman zitzaion.