ARTEA

Olazarra indarretxea

Fitxa

  • Izena : Olazarra indarretxea
  • Herria : Berriz
  • Eskualdea : Durangaldea
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Indarretxea
  • Eraikuntza data : 1929
  • Mendea : XX
  • Aro orokorra : Aro Garaikidea
  • Tipologia orokorra : Argietxeak eta fabrikak

Gaur egungo deskripzioa:

Zentrala Berrizko Eitua auzoan dago, Arria ibaiaren eskuinaldean, Olazarra izeneko olaren hondakinen ondoan. Bertara iristeko Durangora joan behar da eta, Berriz aldera 634. errepidea hartuta, Garaiko bidegurutzera iritsi behar da.

Datu historikoak:

Indarretxe hau garai batean zerrategi izan zen, eta 1929an eraldatu zuten Durangoko Udalarentzako zentral bat egiteko. XX. mendearen azken herenean lan egiteari utzi zion, errentagarria ez zelako.

Ekoizpen prozesua:

Zentralak, presaren bitartez, Arria ibaitik zetorren ura hartzen zuen, eta aldaparoa edo depositu erregulatzailean biltzen zuen. Handik zuzenean elikatzen ziren hodi finkoak.