Tenería Vascongada
Fitxa
- Izena :
- Beste izen batzuk : Curtidos berasaluce
- Herria : Forua
- Eskualdea : Busturialdea
- Lurraldea : Bizkaia
- Tipologia : Larrugintza
- Egilea : Anonimoa
- Mendea : XX
- Aro orokorra : Aro Garaikidea
- Tipologia orokorra : Ehungintza eta larrugintza
Gaur egungo deskripzioa:
Gernikatik Bermeora doan errepidearen ondoan dago lantegia, bi herrien arteko mugan. Eraikinak oinplano angeluzuzena du, eta isuri biko estalkia, hiru garaiera eta ganbara ditu. Adreiluzkoa da, lehenbiziko solairua zarpeatutadago eta gainerakoak kareztatuta. Lehen solairuko baoak beheratuak dira eta gainerako solairuetakoek leihoburua dute. Larru eraikina orain gutxi egindako eraikin batekin komunikatuta dago: zementuz egindakoa da hori, hiru garaiera ditu eta teilatuan terraza dauka.
Datu historikoak:
Jatorriz errota hidraulikoa izan zen eta Patxu Errota zeritzan; geroago "Curtidos Berasaluce" bilakatu zen, eta azkenean "Tenería Vascongada".Ekoizpen prozesua:
Beheko solairuan ekaiak bereizten ziren, esate baterako, larruazaleko ilajea kentzen zen, eta larrua zurratzen zen. Bigarrenean luzatzen eta zabaltzen zen larrua, eta hirugarrenean idortzen.
