ARTEA

Toldos Goyoaga

Fitxa

  • Izena : Toldos Goyoaga
  • Beste izen batzuk : Hijos de J-Bilbao Goyoaga S.A.
  • Herria : Bilbo
  • Auzoa : Deustuko erribera 1
  • Eskualdea : Hego Uribe
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Ehungintza
  • Eraikuntza data : 1833
  • Mendea : XIX
  • Aro orokorra : Aro Garaikidea
  • Estiloa : Modernista
  • Tipologia orokorra : Ehungintza eta larrugintza

Gaur egungo deskripzioa:

Enpresa hau lau pabiloik osatzen dute, Deustuko erriberan Bilboko itsasadarrari buruz paralelo jarrita. Lehenengo biak sinpleak dira, burua frontoi formakoa dutela. Hirugarrena nabarmenena da: zati nagusian enpresaren ikurra ageri da, estilo modernistan egina eta bi bolutak inguratua; hainbat baldosa apainduz osatuta dago, zeinetan fabrikaren marka erakusten den. Azken pabiloia, aldiz, amaieran frontoi eten bat eta amu publizitarioetarako ipini zen hieroglifiko bat dituelako nabarmentzen da. Dirudienez, azken bi eraikinak 1912an eraiki ziren, sute baten ondorioz.

Datu historikoak:

Enpresa 1833an sortu zen, Bilboko itsasadarrean egiten ziren ontziak edota portuan atrakatzen zutenak hornitzeko xedearekin. Belak, olanak, txalupa zorroak egiten zituzten. Bere ekoizpena garaien arabera bilakatu eta egokitu da: XIX. mendearen amaieran produktuak iragazkaizten hasi ziren, eta 1920az geroztik, eguzkitarako edota fatxadetarako olanak eta antzeko industri ehunak egiten hasi zenean, eskaintza zabaldu zuen. 1958 aldera plastifikatuak ekoizten hasi ziren, eta 70eko hamarraldian gas eta likidoak iragazteko ehunak. Gaur egun, ehunak egiteko zuntz sintetikoak ere erabiltzen dira. Badakigu 1911n sute batek instalazioak suntsitu zituela eta, ondorioz, pabiloi berriak eraiki behar izan zituztela.