ARTEA

Andatarren Dorrea

Fitxa

  • Izena : Andatarren Dorrea
  • Herria : Gasteiz
  • Helbidea : Hedegile,110
  • Auzoa : Hirigunea
  • Eskualdea : Arabako Lautada
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Dorretxea
  • Mendea : XVI
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Estiloa : Gotikoa, Errenazentista

Eraikin bakartua da, eta Arriagako atetik Santa Maria katedralera doan maldan dago. Hormarik gehienak harrizkoak ditu, baina badu adreiluz eta zurez eginiko zati igeltsuztatu bat ere, goiko aldean. Maldan eraikia dagoenez, gorabehera handia da hormen garaieran.

Izkinetan kubo zilindrikoak ditu, Erdi Aroko dorreak gotortzeko erabili ohi zituzten dorretzarretakoen antzekoak.

Gaur egun ageri diren bao gehienak ez dira eraikina egin zuten garaikoak, eta horrek desitxuratu egiten du jatorrizko eraikina.

Alde guztiei erreparatuta, iparraldekoak eutsi dio jatorrizko edertasunari ongien. Alde horretatik bertatik sartzen da eraikinera, albo batean dagoen arku zorrotzean barrena, eta badu saietera txiki bat ere, itxuraz, antzinako hutsarte bakarra. Alde horretako goiko zatia irtena da, eta beso sistema baten gainean dago. Eskuineko aldean, besoen ordez, hiru kurbako modiloiak ikusten dira, eta gainean matakan sendo bat. Goiko aldeko galeria oso deigarria da; adreiluz egina dago, eta zirkuluerdiko arkuak ditu.

XV. mende amaieran eta XVI.aren hasieran, garai hartako jaun-andreek dorreak eraiki zituzten hiri gotikoaren leku estrategikoetan, eta Andatarren dorrea ere jauregi-dorre horietakoa da. Gaur egun etxebizitza moduan erabiltzen dute.