ARTEA

Agulotarren Jauregia

Fitxa

  • Izena : Agulotarren Jauregia
  • Herria : Gaubea
  • Helbidea : San Martin,16
  • Auzoa : Villanueva
  • Eskualdea : Añana
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Jauregia
  • Mendea : XVI
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Estiloa : Errenazentista

Etxe bakartua da. Oinplano angeluzuzena du, eta behetik gora honako banaketa hau du: beheko solairua eta beste bi solairu gehiago. Lau isurikoa da teilatua, eta harburu zizelkatuak ditu, hainbat lore irudiz apainduak. Etxea harlanduxkaz egina dago, eta harlandua du eskantzuetan.

Alde nagusiak bi bao ardatz ditu. Beheko solairuan, eskuinean, leiho bat ikusten da, erlaitz molduratuarekin eta marko alakatuarekin. Leihoak, berriz, metalezko hesia du kanpoko aldean. Leihoaren ezkerrean sarbide bat dago, eta horrek arku zorrotza du, zazpi dobelarekin hornitua. Sarbide hori marko batek biltzen du: zutabeak ildaskaz hornituta dauzka alboetan, eta dintela du goian. Dintel horren gainean Angulotarren armarria dago, eta goiko aldean kasko bat du.

Ezkerraldeko fatxadan ere harburuak ikusten dira (alde nagusikoak bezala zizelkatuta daude), eta hutsarteak ez daude modu erregularrean banatuta: bi ditu lehenengo solairuan, hiru bigarrengoan, eta beste bi hirugarrengoan. Eskuineko aldean ere hainbat bao ditu; besteak beste, burdinazko balaustreak dituzten balkoiak ikusten dira.

Jauregiak "L" formako eraikin bat du erantsia. Garai bateko harresiaren zatia da hori, eta, itxura denez, jauregi osoa inguratzen zuen. Harresi zati horrek zirkuluerdiko sarbide alakatu bat du, bederatzi dobelarekin hornitua.