ARTEA

Aranatorre jauregia

Fitxa

  • Izena : Aranatorre jauregia
  • Herria : Ispaster
  • Helbidea : Larrinaga, 12
  • Auzoa : Larrinaga
  • Eskualdea : Lea-Artibai
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Jauregia
  • Mendea : XVIII
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Estiloa : Barrokoa

Oinplano_angeluzuzeneko eraikina da, eta estalki konplexua du, nahiz eta lekurik gehienetan isuri bikoa den. Aurreko aldean garaiagoa den gorputz bat du, eta alboetan bi dorre ditu. Alde nagusia kareharrizko harlanduz egina dago, eta gainerakoak manposteriazkoak dira.

Behetik gora honako banaketa hau du: beheko solairua, solairu nagusia eta bigarren solairua, guztiak inposta lerroekin bereiziak. Beheko solairuaren erdian ataripe handi bat dago, arku eskartzenoarekin , eta albo bakoitzean bao bat du. Solairu nagusiak lau argi bao ditu: muturretakoak dinteldunak dira, erdikoak, berriz, mentsula gainean jarritako balkoiak. Balkoi horien artean familiaren armarria dago.

Azken solairuan bi bao txiki ageri dira erdiko gorputzean, eta handiago bat dorre bakoitzean.

Atzeko fatxadak haizearen kontra eraikitako hormaren itxura du. Arku zorrotzeko sarbide gotikoa du eta, horren gainean, bi harburu . Bestalde, teilatuko erlaitzak zurezko hortzak ditu, baina oso egoera txarrean dago.