Aterpe
Fitxa
- Izena : Aterpe
- Herria : Zeberio
- Auzoa : Uriondo
- Eskualdea : Arratia
- Lurraldea : Bizkaia
- Tipologia : Baserria
- Mendea : XVII
- Aro orokorra : Aro Berria
Baserri handia da, oinplano karratuarekin . Teilatu hegal oso irtena da inguru guztian, eta jatorrizko zenbait harburu , apaindura batzuekin.
Alde nagusian, ataripe handi bat du albo batera eramana. Bi zutoinek nabarmentzen dute sarbidea, eta horien gainean habe handi bat bermatzen da. Ataripe horretatik zurezko eskailera bat irteten da goiko solairuraino. Ganbara zurezko bilbe batek ixten du, baserriaren eskuineko aldean izan ezik; eskuineko alde hori manposteriazkoa da, eta solairu bakoitza aurrekoa baino atzerago eramana dago.
Baserria guztiz eraberritua dago, alabaina jatorrizko itxurari eusten dio. Baditu, hala ere, zenbait elementu berri: forjazko balkoi bat jarri diote, eta zenbait bao handitu egin dituzte.
