Avellanedako Batzar Etxea
Fitxa
- Izena : Avellanedako Batzar Etxea
- Beste izen batzuk : Fernandez De Viana Jauregia
- Herria : Sopuerta/Garape
- Helbidea : Avellaneda,10
- Auzoa : Avellaneda
- Eskualdea : Enkarterriko Haranak
- Lurraldea : Bizkaia
- Tipologia : Dorretxea
- Eraikuntza data : 1639
- Mendea : XVII
- Aro orokorra : Aro Berria
- Estiloa : Historizista, Errenazentista, Barrokoa
Batzar Etxeak oinplano karratua du, eta almenak goiko aldean. Sotoa (garai bateko kartzela), beheko solairua eta beste bi solairu gehiago ditu. Harlandua eta manposteria zuzen jarrita ditu hormetan.
Alde nagusian du sarbidea, erdi-erdian; zirkuluerdiko arkua du, eta bao karratuak ageri dira.
Sarbide horren gainean Enkarterriko armarria ikus daiteke, honako idazkiarekin: "ANO DE 1635" ("1635. URTEA"), eta Enkarterriko armak.
Ezkerraldeko fatxadan zirkuluerdiko arkuak dituen galeria bat ageri da, zutoinen gainean eta, galeria horren gainean, zirkuluerdiko hiru bao luze. Atzeko aldeko horman bi leiho biki nabarmentzen dira, ardatzean zutoin txikiak dituztela.
Eskuinaldeko fatxada beste etxe bati atxikita dago, zirkuluerdiko sarbide baten bitartez (Korrejidorearen Tenientearen etxea esaten diote).
Gaur egun Enkarterriko Museo gisa erabiltzen dute eraikina.
