Bernedoko Atea
Fitxa
- Izena : Bernedoko Atea
- Herria : Bernedo
- Helbidea : Sarrera,z/g
- Auzoa : Bernedo
- Eskualdea : Arabako Mendialdea
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Plazak eta Ateak
- Mendea : XV, XVI
- Aro orokorra : Aro Berria
Bernedo herria, beste asko bezala, harresi batek inguratzen zuen garai batean, eta ate hau harresi haren zati zen. Herriaren mendebaldean dago, eta harresiak zituen babes dorreetako batera iristen zen handik.
Oinplano angeluzuzena du ateak, eta harlanduxkaz eta manposteriaz egina dago. Herriaren kanpoaldera begira dagoen fatxadak arku zorrotz bat dauka, harlanduxkaz eginiko harresiaren gainean bermatzen zena. Herriaren barrualdera ematen duen fatxadan ere beste arku zorrotz bat ageri da, lehengo arku zorrotzaren gainean.
Atearen bi aldeetan, harresiaren arrastoak ikusten dira, zaharberrituak. Ezkerrekoa, ziurrenik, bi pasabide txikitan zehar batetik bestera joateko erabiliko zuten (zaintzaileen ibilbidea izango zen hori).
Ate hau 1984an berritu zuten.
Herrian badira beste bi ateren arrastoak: bat ekialdean dago, bestea iparraldean.
