Erreportaiak
"Power Food", Miralda-FoodCulturaren erakusketa, Artium museoan
2008/09/23
Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak "Power Food" janariaren, energiaren eta boterearen arteko lotura modu poetikoan aztertzen duen erakusketa eskaintzen du. Elikaduraren, politikaren, medikuntzaren, fikzioaren, zientziaren eta herri kulturaren arteko loturen gogoeta hori azaroaren 2ra arte izango da ikusgai Iparra aretoan.
Juan Muņozen lan onenak biltzen dituen erakusketa Guggenheimen ikusgai
2008/08/14
Londreseko Tate Galleryk osatutako erakusketan 80 pieza bildu dituzte; eskulturaz gain, marrazki, idazki eta irrati-lanak ere egongo dira urriaren 5era arte ikusgai Bilboko museoko bigarren solairuan.
Erromatarrak berriro ere Irunen
2008/07/04
Zibilizazio klasikoei errepaso bat emateak gauza asko eskatzen ditu, besteak beste, dokumentatzea, pentsalari handien gainean irakurtzea, kultura horretan murgiltzea edo arkeologia-aztarnategiak ezagutzea. Baina, nola bihur daiteke ikasketa erakargarri publiko guztientzat? Irungo Oiasso Erromatar Museoak horren erantzuna topatu du Erroma bizirik! proiektuarekin, pantaila handiaren laguntzaz erromatarren garaia berrikusten duen proiektuarekin, hain zuzen.
Tabakalerak Daros-Latinamericaren arte garaikideko bilduma erakutsiko du
2008/06/06
Tabakalerak, etorkizunean Arte Garaikidearen Nazioarteko Zentroa hartuko duen guneak, artista latinoamerikarren talde erakusketa bat izango du ikusgai uztailaren 19tik urriaren 5era bitartean. Daros-Latinamerica (Europan Latinoamerikako arte garaikideaz egin den proiektu inportanteena) entzute handiko bildumatik egindako hautaketa bat baino ez da.
Guggenheim Bilbao Museoan instalazioa sormenaren lanabes
2008/05/09
Instalazioak, kreazio eta ekoizpen artistiko bezala, tarte berezia beteko du Guggenheim Museoan gaurtik aurrera: "Instalazioak: Guggenheimeko Bildumetako aukeraketa" erakusketa berriarekin.
Guggenheimek surrealismoaren eraginak aztertzen ditu
2008/04/11
Londresko Victoria and Albert Museumek antolatuta eta Guggenheim Bilbao Museoarekin batera ekoiztuta, "Surrealismoaren gauzak" abangoardiako mugimendu honek diseinuaren munduan izan dituen eraginak erakusten dituen lehen erakusketa da. Guztira 250 lan daude ikusgai, hainbat alorretakoak: pintura, antzerkia, barne diseinua, altzariak, moda, zinea, publizitatea eta arkitektura.
"Materializaciones", Chillidak erabilitako materialak, aztergai
2008/02/29
Erakusketa Chillida-Leku museoan izango da ikusgai maiatzera arte. Eskultoreak bere ibilbide artistikoan erabilitako materialen inguruan aurten antolatuko dituzten hiru erakusketetako lehena da honakoa.
Chillidaren ametsa gauzatu egingo da
2008/02/08
Kanarietako Gobernuak baimena eman du Tindaya mendiaren (Fuerteventura) bihotza husteko. Bertan, gizaki guztientzako espazio zabala sortzea amestu zuen euskal artistak.
Bilboko Arte Eder Museoak euskal artistak omenduko ditu bere mendeurrenean
2008/01/04
Bilboko Arte Eder Museoak euskal artistak eta bildumagile pribatuak "omenduko ditu" 2008an. Euren lanei eta dohaintzari esker pinakotekak euskal artisten inguruan egindako bildumarik garrantzitsuenetakoa du.
Chacun ā son goût erakusketa Guggenheim Museoan
2007/12/07
Hamargarren Urteurrena bete duenean, Chacun ā son goût (bakoitzaren nahiera) erakusketa izango da 2008ko otsailaren 3 arte Guggenheim Bilbao Museoan, hamabi euskal artista garaikidek erakusketa honetarako propio sortu dituzten obrekin.
Hurrengoak »»

