ARTEA

Garai jauregia

Fitxa

  • Izena : Garai jauregia
  • Herria : Durango
  • Helbidea : Kurutziaga,13
  • Auzoa : Kurutziaga
  • Eskualdea : Durangaldea
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Jauregia
  • Eraikuntza data : 1895
  • Mendea : XIX
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Estiloa : Eklektikoa

Jauregi bakartua da, oinplano ia kubikoa duena, eta dorre handi zilindriko bat du angeluetako batean. Bi solairu nagusi ditu eta, estalkiaren azpian, ganbara, zeina galeria bat baita. Estalkia lau isurikoa da, eta arbelezko ezkatekin egina da.

Alde nagusiak lau ardatz bertikal ditu, dorre handiak izan ezik. Hareharri landuz estalia dago, eta erlaitza du, harburuen eta mentsulen gainean bermatua. Jauregiko bao guztiak dinteldunak dira, eta giltzarri oso nabarmenak dituzte. Bao guztiek harrizko balkoi batera ematen dute.

Sarbidea alde nagusian dago, eta molduraz eginiko marko lodi bat du. Jauregiaren inguruan, berriz, hesi bat dago, harrizko oinarrien gainean jarria.

1994. urtetik, Herri Biblioteka dago eraikin honetan, eta Gazteen Informazio Bulegoa ere bai.