«« Artea
Hernaiz jauregia
Fitxa
- Izena : Hernaiz jauregia
- Beste izen batzuk : Trueba Etxea
- Herria : Karrantza
- Helbidea : Concha, 71
- Auzoa : Concha
- Eskualdea : Enkarterriko Haranak
- Lurraldea : Bizkaia
- Tipologia : Jauregia
- Egilea : Jean Darroguy
- Eraikuntza data : 1914
- Mendea : XX
- Aro orokorra : Aro Garaikidea
- Estiloa : Eklektikoa
Jauregi itxurako eraikina da, bakartua, eta Karrantzako udaletxearen aurrean dago. Orube angeluzuzen batean eraikita dago, malda handiko eremuan, eta zenbait zati eta angelu gorabehera handikoak ditu.
Sotoa, solairu nagusia, bigarren solairua eta ganbara ditu. Arku karpanel bat ageri da, eta peraltatuak eta ferra formako batzuk ere bai. Hormetan kolore joko deigarria du: gorria, krema kolorea eta kareharria.
Eraikina apur bat gordea dago, landarediaren eta sarrerako burdin hesiaren eraginez. Auzoaren goiko aldetik begiratuta (San Estebango errepidea), arbelez eginiko estalkia eta kolore jokoa dela eta, irudi bitxia eskaintzen du eraikinak.
