Lazarraga Jauregia
Fitxa
- Izena : Lazarraga Jauregia
- Beste izen batzuk : Lazarraga Dorrea
- Herria : Zalduondo
- Helbidea : Zalduondo,z/g
- Auzoa : Zalduondo
- Eskualdea : Arabako Lautada
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Jauregia
- Mendea : XVI
- Aro orokorra : Aro Berria
- Estiloa : Errenazentista
Zalduondoko erdigunean dago jauregia, San Saturnino parrokiaren ondoan. Eraikin bakartua da, eta oinplano karratua du. Bi solairu ditu, eta estalkipean ere badu tokia. Alboetako eta atzeko hormak manposteriaz eginak ditu; aurrekoa, berriz, harlanduzkoa da.
Alde nagusia eta hegoaldekoa dira interesgarrienak. Alde nagusian, ataripe platereskoa eta armarria nabarmentzen dira. Ataripeak bi zutabe handi ditu alboetan, eta horiek erlaitz handi bati eusten diote. Erlaitz horren gainean, lehen solairuan, bi estatua handi ageri dira, eta horien tartean jauregiaren armarria, apaindura ugarikoa. Estatua horien gainean taulamendu bat eta triangelu formako frontoi bat daude.
Hegoaldera begira dagoen aldeak galeria bat du goiko solairuan; lau tarte ikusten dira galerian, zutabeen artean. Zutabe horiek ataripekoen oso antzekoak dira (galeriakoek fuste ildodunak dituzte).
Barruko aldean etxarte edo patio estalia nabarmendu behar da; deigarriena zutabe handiak dira, eraikina bera bezain garaiak, eta harrizko eskailera.
