ARTEA

San Martin,1eko Baserria

Fitxa

  • Izena : San Martin,1eko Baserria
  • Herria : Barrundia
  • Helbidea : San Martin,1
  • Auzoa : Hermua
  • Eskualdea : Arabako Lautada
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Baserria
  • Mendea : XVIII
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Estiloa : Barrokoa

Eraikin bakana da: baserrien ohiko tipologia dauka, eta oso egoera onean dago, eta horrelakoak gero eta gutxiago dira Araban. Eraikin bakartua da, handia, eta oinplano karratua du. Beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu, eta teilatua isuri bikoa da.

Manposteriazko hormak ditu, eta zati batzuetan igeltsuztatuta dago; baoen markoetan ageriko harlandua dauka.

Eraikinerako sarbidea dintelduna da.

Eraikinaren aurreko aldean lorategi bat dago, ongi zaindua.