ARTEA

San Roke, 12ko Etxea

Fitxa

  • Izena : San Roke, 12ko Etxea
  • Herria : Moreda
  • Helbidea : San Roke,12
  • Auzoa : Moreda
  • Eskualdea : Arabako Errioxa
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Etxea
  • Mendea : XVI
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Estiloa : Errenazentista

Beste eraikin bati erantsita dago, eta alde nagusia iparraldera begira dauka. Oinplano angeluzuzena du, eta hormak harlanduz eginak. Solairu bakarreko eraikina da.

Isuri biko estalkia du, eta teilatu gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra da.

Alde nagusian zirkuluerdiko sarbide bat du, bederatzi dobelarekin; giltzarrian, berriz, armarri txiki bat du. Sarbidearen ezkerrean leiho bat dago, arku formako dintelarekin. Deigarria da, halaber, arkuaren gainean ikusten den leiho txikia.

Teilatu hegalak zurezko harburuak ditu, eta harri molduratu eta landuarekin eginiko erlaitz baten gainean bermatuta daude harburu horiek.