Urizaharreko Hegoaldeko Atea
Fitxa
- Izena : Urizaharreko Hegoaldeko Atea
- Herria : Urizaharra
- Helbidea : Foruen Plaza,z/g
- Auzoa : Hirigunea
- Eskualdea : Arabako Mendialdea
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Plazak eta Ateak
- Mendea : XV, XVI, XX
- Aro orokorra : Erdi Aroa
- Estiloa : Gotikoa
Garai batean harresi batek inguratzen zuen herria eta, gaur egun harresirik ez badago ere, haren zati batzuk ikusten dira zenbait etxeren egituran (zati gehienak etxeen atzealdeko fatxada bihurtu dituzte); zati horiek ez ezik, harresiaren Hegoaldeko Ateak ere iraun du.
Hegoaldeko Ate hori manposteriaz egina dago, eta bi dorre erdizilindriko ditu bi aldeetan, sarbidea bera baino aurrerago eramanak.
Sarbideak zirkuluerdiko arkua du, eta gainean lau harburu ikusten dira; harburu horiek zurezko egitura gotortu bati eusten diote (orain dela gutxi berritu dute egitura hori).
Ate horren eskuinean dauden herriko etxe batzuek atzeko aldea biribil formakoa dute, eta baliteke beste dorre baten arrastoak izatea horiek.
