BIDAIAK

Erreportajeak

Budapest, "Danubioko Perla"

Budapest,

Hungariako hiriburua, Erdialdeko Europako hiri interesgarrienetako bat da Budapest. Danubio ibai amaigabeak zeharkatuta, hiri honek 1.500.000 biztanletik gora hartzen ditu bere 525 kilometro koadroko azaleran. Budapest Danubioren alde batean eta bestean altxatzen ziren bi hiriek 1873. urtean bat egin izanaren emaitza da: Buda, eskuineko ibaiertzean kokatuta, eta Pest, ezkerrekoan. Gaur egun, 23 barrutitan banatzen da Hungariako hiriburua; 6 Budan daude, beste 16 Pesten eta, bestea, Csepel uhartean.

Erreportaje gehiago »»

Erreportaje didaktikoak

Memphis, bluesaren sehaska (II)

Memphis, bluesaren sehaska (II)

Aisialdia, zalantzarik gabe, hiri estatubatuar honetako eskaintza turistiko garrantzitsuena da. Musika da duela mende erdi zuen izpiritu bohemioa mantentzen duen herri honen kulturako zati handi bat. Ibai baten deltaren gailurrean kokatuta, Memphis bi lurralde oso desberdinen arteko irteera bat da. Hegoaldera, landetxe txirotuenak, Louisianako zingirak eta New Orleans hiria aurkitzen dira. Beste aldean, berriz, landetxerik aberatsenak eta Chicago edo Detroit bezalako hiriak ikus daitezke. Eta, horrela, bi errealitate hauen erdian, berezko historia duen leku hau topatuko dugu.

Erreportaje didaktiko gehiago »»

Bazenekien..

Espainiako Estatuko aireportuetan galdutako milaka objektu jarri dituela enkantean Iberiak

Joan den ekainaren 4an, Estatu espainiarreko aireportuetan galdutako milaka objektu jarri zituen enkantean Iberiak. Besteak beste ezkontzako soineko bat, hainbat gerriko poltsa eta haur-kotxeak jarri zituzten enkantean. Janari-potoak, zapatak, jostailuak, barruko arropak, mozorroak, gabonetako apaingarriak, uniformeak, fonendoskopioak eta ezpatak ere bazeuden enkantean jarritako objektuen artean. Normalean, sei hilabete inguruz egoten dira objektuok gordeta, eta denbora tarte horretan beren jabeek ez baldin badituzte eskatzen, enkantean jartzen dituzte, sortaka. 1942az geroztik, Iberia da enkantea egiteaz arduratzen dena, izan ere, legez bera da Estatuko aireportu guztietan galdutakoaren gordetzailea. Enkantean lortutako diruarekin, lehenik enkantea antolatzearen gastuak ordaintzen ditu Iberiak, eta gainontzeko dirua Sustapen Ministerioari ematen dio.

 

Ibilbideak Euskal Herrian

Berriobeiti, Iruñerriko eskualdeko zendea

Berriobeiti, Iruñerriko eskualdeko zendea

Nafarroa Foru Erkidegoko udalerria da Berriobeiti, Iruñerriko eskualdean, Iruñeako ipar-mendebaldetik 2 kilometrora. 30 kilometro koadroko baino gehiagoko azalera du eta 900 metroko altuera duten zenbait mendiz inguratuta dago, hala nola, Ezkaba (892 metro) eta Eltxumendi (852 metro). Txulapain, Ezkabarte, Iruñea, Oltza eta Itza ditu mugakide Berriobeitik.

Ibilbide gehiago »»

Munduko lurraldeak irudietan

Paris, argiaren hiria

Paris, argiaren hiria

Ez da erraza Paris erabat deskubritzea, hemen guztiak merezi baitu bisitatzea: Notre Dame, Champs Elysees, Eiffel Dorrea, Louvre, Pompidou Zentroa, Moulin Rouge...

Gehiago »»