BIDAIAK

«« Itzuli

Bazenekien...

bezeroei azal azpiko txipak eskaintzen hasi dela Bartzelonako diskoteka bat

2006/03/10

Bartzelonako Baja Beach diskotekak azalpeko identifikazio sistema berria aurkeztu du, munduko lehena, bultzatzaileen hitzetan. Txip digitalaren bidez lokalera sartzeko ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar izango, eta edariak sistema honen bidez ordaintzea ere ahalbidetu dezake. Behin jarrita 75 urte iraun dezakeen VeriChip izeneko gailu txiki hau besoan ezartzen da, 2,1 eta 12 milimetro arteko tamaina du eta irrati uhin bidez dabil. Lozorroan gelditzen da diskotekako eskanerraren frekuentzia heldu eta aktibatzen den arte, egiaztatze-seinalea bidaliz hartzailearen datu basera. Ebakuntza egiteko anestesia lokala beharrezkoa da, eta anbulatorioan egin daiteke. Orbain txiki bat uzten du azalean. William sa Silva, txipa ezarri duen lehen bezeroetarikoaren esanetan "anestesiari esker ez da ezer, bakuna baten ziztada bezalakoa da" eta bere ustetan "oso praktikoa" delako denei aholkatzen die erabilera.