«« Itzuli
Bazenekien...
Indiako Kerala eskualdean elefanteentzako geriatrikoa irekiko dutela
2008/04/30
Kerala erregioko, Indiako hegoaldean, elefante adinduek beraien beharrizanak aseko dizkien geriatriko bat edukiko dute. Baso Bizitzako Departamentu indiarrak luzatu duen proiektua da honakoa. Esparruak 40 hektareatako luzera izango du eta 1.25 milioi dolarreko gastua suposatuko du. Helburua gehienez 30 elefante hartzea da, animali hauek esku pribatuetan tratu txarrak jasaten dituztela jakin ostean hartu du geriatrikoa eraikitzeko erabakia Gobernuak. Oraingoz, bost eraikin eraiki dituzte eta lehenengo fasea bi hilabeteren buruan bukatutzat emango da. Gainera, zentroak paper-ekoizpen bat izango du eta elefanteen gorotza erabiliko du lehengai gisa.
