«« Itzuli
Bazenekien...
Singapurtar batek errekor berria lortu duela patinez 6000 kilometro baino gehiago egin ostean
2008/05/09
Khoo Shwe Chiow abenturazaleak 6.088 kilometro egin ditu patinez 94 eguneko ibilbidean. Bidaia honekin, singapurtarrak Asiako Hego-ekialdeko hainbat herrialde zeharkatu ditu; horrekin, munduko marka berria lortu du (errekor zaharra 4.175 kilometroetan zegoen). Khook urriaren 20an ekin zion bere bideari Hanoin (Vietnameko hiriburuan), eta Kanbodiatik, Tailandiatik eta Malaysiatik ibili ostean, Singapurrera heldu da duela gutxi. Bertan ezaguna da Khoo, herrialde horretako lehenengo gizona izan delako Everesten gailurrera heltzen. Bere bidaian zehar, Khook berrehun bat gurpil eta bi bota pare erabili ditu. Ekimen honen bidez, Asiako hego-ekialdean ingurumenaren hondatzea salatu nahi izan du.
