BIDAIAK

«« Itzuli

Bazenekien...

Bildumagile mexikar batek etxe-museoa sortu duela milioi bat jostailu bildu ostean

2008/05/16

Roberto Shimizuk (jatorri japoniarreko arkitekto mexikarra) mende erdia eman du XIX. eta XX. mendeko jostailuak biltzen. Hala, milioi bat pieza baino gehiago batu ditu. Horietatik asko bere etxean (jada Jostailuaren Antzinako Museoa bihurtu da) doan erakusten ditu, Mexikoko Hiriaren erdigunean. Nagusiak adierazi duenez, hainbat jostailu oparitu egin dizkiote eta beste ugari urte askotan zehar bisitatutako antzinako merkatu eta biltegietan eskuratu ditu; aipatu nahi izan ez duen dirutza xahutu du horretan. Museoko izarretako bat paperez egindako arkakuso milimetrikoen zirkua da. Esparrua lau gelek osatzen dute eta objektuak Shimizuk egindako leihatiletan gordetzen dira. Gainera, borroka libre mexikarrari omenaldi berezia eskaini dio; horrela, ringeko pertsonai famatuen panpina batzuk ere aurkitu daitezke museoan.