«« Itzuli
Bazenekien...
Bulgariar bat bere lur orotako ibilgailua bost pisuko eraikin baten teilatuan aparkatzen saiatu dela
2008/05/23
Radomir Ppelov Stara Zagorako 32 urteko herritarrak apustu bat egin zuen bere lagun batekin; bere ibilgailua, lau bider laukoa, bere etxearen teilatuan utzi nahi zuen. Mercedes G230 ibilgailua (bi tonako pisua du) 21 metroko eraikin baten goialdean utzi behar zuen aparkatuta, eta, kale egin arren, ehunka hiritar liluratu zituen autoa fatxadan gora eramanda. Teilatutik behera kable bat bota zuen eta, trakzio osoko ibilgailuak aurreko aldean duen bobina batera lotuta, Mercedesa etxaurretik gora igotzen hasi zen. Hamabost minututan heldu zen bere helmugara, eta, maniobra bat eginda, bertan aparkatuta utzi zuen. Horrela hiru ordu eman ostean, erori egin zen baina kalte materialak ibilgailuak baino ez zituen izan. "4x4 Zoroen etxea" izeneko klub bateko kide honek autoa konpondu eta antzeko ikuskizunen bat berriro egiteko asmoa duela adierazi du.
