«« Itzuli
Bazenekien...
botila batean sartutako mezu bat bidali eta 21 urtera jaso dutela
2008/05/30
Washington estatuan botila baten barruan sartuta itsasora bota zuten mezu bat Alaskan jaso dute 21 urte geroago. Merle Brandell hartz-ehiztariak bertako herrixka batean aurkitu zuen 2007ko amaieran. Ozeano Barean bi hamarkadatan 2.000 kilometro egin omen zituen mezu hori Emily Hawung ikasleak idatzi zuen, eta honakoa jarri zuen bertan: "Gutun hau ozeanoak eta urruneko lurrak aztertzeko gure zientzia proiektu baten zati bat da. Jakinarazi iezaguzu, mesedez, noiz eta non aurkitu duzun, zeure helbidearekin batera, eta itsasora noiz eta non bota genuen bidaliko dizugu, neure argazki batekin batera. Zeure laguna: Emily Hawung". Brandellek denbora asko behar izan du ikasle hori aurkitzeko; izan ere, gaur egun Emili Shih du izena, Seattlen bizi da eta 30 urte dauzka. Gainera, proiektu hori ez zuen gogoratu ere egiten.
