«« Itzuli
Bazenekien...
gizon batek salaketa jarri diola hegaldia komunean eserita egitera behartu zuen enpresari
2008/06/13
New Yorkeko gizon batek salaketa jarri dio JetBlue hegaldi-merke enpresari hegaldian, hiru ordu baino gehiago, komunean eserita joatera behartzeagatik, New York Post egunkariak argitaratu duenez. Gokham Mutluk bi milioi dolarreko (1,3 milioi euro) kalte-ordaina eskatu dio JetBlueri San Diegotik New Yorkerako hegaldian, iragan otsailaren 23an, gertatu zena dela eta. Mutluk "buddy pass" bati esker lortu zuen hegaldia. Itxaron-zerrendan erabiltzeko txartela da hori eta JetBlueren langileek lagunei emandakoak izaten dira. Salatzaileak dioenez, hegazkinera igotzean hura beteta zegoela esan zioten, baina azafata baten eserlekuan eseri zitekeela. Baina ordu eta erdi hegazkinean zeramatenean, pilotuak eserlekua utzi eta azafatari uzteko eskatu zion, emakumea ez zegoelako eroso gidariaren kabinan. Orduan, komunean eseri zedila eskatu zioten, pilotuaren kabinan sartzea debekatuta dago eta.
