BIDAIAK

«« Itzuli

Bazenekien...

bonbilla batek 107 urte daramatzala piztuta

2008/06/20

Livermore (Kaliforniako) herriko suhiltzaileen egoitza bertako erakargarri turistiko handienetakoa da gaur egun. Egoitzak berak baino bertako bonbilla batek piztu du azken urteotan turisten ikusmina, dagoeneko milioi bat ordu baino gehiago daramatzalako piztuta. Komunitatearen zerbitzuan eguneko 24 orduotan dagoela lanean sinbolizatzen du, langileen euren iritzian. Izatez, erlikia hau 22 minutuz egon zen itzalita 1976an, suhiltzaileek egoitza aldatu zutenean. 50eko eta 60ko hamarkadetan, suhiltzaileen belaunaldi asko hari tiroka ibili ziren baina, zorionez, ez zuten asmatu eta 70eko hamarkadara arte ez ziren ohartu ere egin horren balio historikoaz. Orain, suhiltzaileek web kamera bat ipini dute nabigatzaileek etxetik ikus dezaten bonbilla hau ez dela sekula amatatzen.