BIDAIAK

«« Itzuli

Bazenekien...

elefanteentzako eskuzko balazta existitzen dela

2008/06/27

Indiako hegoaldean kontrolez kanpo dauden elefanteak geldiarazteko instrumentu mekaniko bat asmatu da. Burdinazko giltzarrapo bat elefantearen aurrealdeko hankei lotu behar zaio, eta kable batek palankaren funtzioa beteko du mahoutarentzat (elefanteen gidaria). Oraingoz, asmakizuna baztertu dute Indiako Berritasunen Fundazio Nazionalak adierazi duelako albaitari gaituek ez dutela behar bezala aztertu. Azpimarratzekoa da urtero Indian hamarnaka pertsona hil egiten direla elefanteen erasoaldien ondorioz.