BIDAIAK

«« Itzuli

Bazenekien...

etxeko animalientzako hiru beilatoki daudela munduan

2008/07/04

Lorquinen (Murtzia) etxeko animalientzako munduko hirugarren beilatokia ireki dute. Gainera, lantokiak gaubeila egongela bat eta errausketa-instalazioak dauzka. Eraikinak sofak, eserlekuak, musuzapiak eta maskota ipintzeko beirazko bitrina bat dauzka. Enpresak albaitariarenean hartu egiten du gorpua eta kutxan sartu arte prozesu osoa antolatzen du. Gaubeilak 40 euro balio du, errausketa-prozesuari gaineratu behar zaizkionak (hau maskotaren pisuaren arabera aldatu egiten da). Ugazabak dioenaren arabera, animalientzako beste bi beilatoki baino ez dira existitzen; bata, Ameriketako Estatu Batuetan eta bestea, Holandan.