«« Itzuli
Bazenekien...
Newyorktarrek begiak estalita jaten dutela orain
2008/07/11
New Yorkeko zenbait jatetxek gaueko ekitaldi bereziak antolatu duituzte eta, bertan, begiak estali egin behar dituzte afaltzeko. Dark Dining Projects ekimenean, menua sekretu bat da gauero, mahaikideek aldez aurretik ez dakite ahora zer eramango duten. Afariaren bukaeran, bezero bakoitzak begiak estalita zituela dastatutako plater eta ardo guztien kopia zigilatu bat jasotzen du. Esperientziak 85 bat dolar balio du eta webgunean erreserba egitea beharrezkoa da. Oraingoz, iniziatiba hau probatzera hurbildu diren gehienek 30 eta 40 urte bitartean dituzte.
