«« Itzuli
Bazenekien...
Pisako Dorreak mugitzeari utzi diola
2008/07/18
Michele Jamiolkowski irakasleak, Dorrearen mantentzeaz arduratu den nazioarteko komisioko presidente ohiak, esan duenez, "ez da mugituko, gutxienez, datozen 300 urteetan". 1993an hasi ziren errestaurazio lanak eta 27 milioi dolar inbertitu dituzte horretan. Kanpandorre azpitik, makurdura gertatu den kontrako aldetik, tona pilo bat lur ateratzea izan da proiektuaren muina. Horrela, eraikineko (14.500 tona pisatzen du eta 55,86 metroko altuera du) alde horrek eman egin du eta iparralderantz zuzendu da.
