BIDAIAK

«« Itzuli

Bazenekien...

jada txakurrak alokatu daitezkeela San Diego eta Los Angelesen

2008/08/08

San Diego eta Los Angeles hiriek bitxikeri berri batekin harritu gaituzte. Oraingoan, konpainia desberdin baten bidez gozatzea proposatzen dute; hori bai, horretarako ordaindu egin beharko da. FlexPetz saltokiek gizonaren lagun onenarekin denbora batez egoteko zerbitzu berria eskaintzen dute. Ibilaldi bakoitzak 40 dolar balio ditu; hala ere, urteko 100 dolarreko harpidetza eta hilero 50 dolarreko ordainketak egin behar dira. Ibiltariak lasai asko egon daitezke hautatutako txakurrak izaera apalagatik azpimarragarriak direlako. Boston terrierrak, erbi-txakur afganiarrak eta golden retrieverren artean aukeratu daiteke. Ekimena hain harrera ona izaten ari denez, San Frantziskon eta Londresen denda berriak ireki nahi dituzte.