BIDAIAK

«« Itzuli

Bazenekien...

segurtasun sistema merkeena ez dela halabeharrez mekanikoa izan behar

2008/08/14

Scott Wardi, South Lyonen, Michiganen, bitxi-denda bat duen gizonari, esaterako, saltokiko beiratean hamabi eskorpioi sartzea otu zaio. Araknidoek ugazaba azkarraren ondasunak zaintzea dute eginkizun; zilarrez eta turkesaz osatutako bilduma bitxi bat zaintzea zehazki esateko. Gainera, hori aski ez eta, bitxi-dendaren sarreran zera jartzen du: "munduko bitxitegirik arriskutsuena". Lapurrak urrun mantenduko dituen eslogana, ezbairik gabe.