«« Itzuli
Bazenekien...
azazkalak jateak sendagaia duela Holandan
2008/08/21
Onikofagia ohitura txar bat da, munduan milioika pertsona azazkalak jatera behartzen dituena. Orain, arazoak irtenbidea dauka Holandak irekiko duelako portaera txar hau kentzeko lehenengo zentroa. Alain-Raymond Van Abbe zuzendariak ziurtatu duenez, gaixoek konponbide bat aurkituko dute ohiko metodoak (behin eta berriro errepikatzen diren esku-zartak edo azkazalak baratxuriz igurtzeko estrategia) baztertuta. Ekimena martxan ipini da Holandan bi milioi pertsona azkazalak jateko ohitura dutela uste delako.
