BIDAIAK

«« Itzuli

Bazenekien...

alemaniar bati bi milioi tokatu zaizkiola eta saria ukatu duela

2008/08/29

Alemanian, 70 urteko irabazle batek, alarguna eta seme-alabarik ez duena, zer esana eman du. Alemaniarrak 2.3 milioi dolarreko saria irabazi du baina dirutzarekin zer egin ez zekienez ukatu egin du. Horiek horrela, loteriako sari nagusia jaberik gabe geratu da. Bitartean, gainontzeko partaideek ez dute ulertzen nola norbaitek txartelak eros ditzakeen irabazi nahi ez baldin badu. Erantzuna berehala agertu da: irabazlearentzat parte hartzea bere emaztea zenak transmititu zion ohitura bat besterik ez da.