«« Itzuli
Bazenekien...
muskulu onak izateagatik kartzelaratu zaitzaketela Suedian
2008/09/05
Hemendik aurrera, Suediako kulturistek kontu handia izan beharko dute, norbanako bat bere muskuluengatik atxilotua izan zela dioen albistea argitaratu baitute. Polizia suediar batek oinezko bat droga ilegalak kontsumitzen zituela susmatu zuen, baina harrigarriena da salaketa intuizioan oinarrituta egin zuela. Tomislav Boduljakek (27 urte) ukatu egin zuen legez kanpoko sustantziak kontsumitzen zituela, baina agentea mesfidati agertu zen. Gauzak horrela, atxilotzeaz gain, gernu proba bat egitera behartu zuten. Emaitzek arrazoia eman zioten Boduljaki, ez baitzuen esteroiderik hartu. Nahiz eta atxilotuak kexa ofizial bat aurkeztu duen, agintariek ez diote agenteari ezer leporatu.
