BIDAIAK

«« Itzuli

Bazenekien...

emakume batek hotela ireki duela hilerri batean

2008/09/12

Txinako emakume batek hilerri batean oinarritutako hotel tematiko bat ireki du, jendeak "hilda egotea zer den jakin dezan". Hotel berria, Mausoleum Inn, Lishuin dago, Jiangsu probintzian. Emakumeak granja bat eraikitzeko asmoa zuen, baina hilerria bertan zegoenez ez zuen inor aurkitu lanerako eta hotela egitea bururatu zitzaion. "Hainbeste hilobi daudenez, aprobetxatzea erabaki dut eta jendeari hilda egotearen sentsazioarekin jolastu dezan aukera eman nahi diot", esan du emakumeak. Kanpotik mausoleo txinatar baten itxura du hotelak eta oheek zerraldoen formak dituzte.