BIDAIAK

«« Itzuli

Bazenekien...

arrantzale batek, nahigabe, 400 kiloko marrazo bat harrapatu duela

2008/09/19

Cornwall (Ingalaterra) hiriko Alan Fairless harrituta gelditu zen nahigabe 400 kiloko marrazo bat harrapatu zuela konturatu zenean. Arrantzan hasteko tresnak prestatzen ari zela sarean harrapatuta ikusi zuen arraina. 400 kilo zituen marrazoak eta hori arrantzatzean munduko marka berria ezarri zuen Alanek. Arrantzan hastear zegoela harrapatu zuen marrazoa, eta hor amaitu behar izan zuen eguneko lana, merkatuan 400 euro inguru balio baitzuen arrainak. Baina Alanek arazo bat izan zuen: bere txalupa txikiegia zen marrazoa sartzeko eta itsasontzi bati laguntza eskatu behar izan zion arraina portura eramateko.