«« Itzuli
Bazenekien...
komiko estatubatuar baten DNAk espaziora bidaiatuko duela
2008/10/03
AEBetako Stephen Colbert komiko arrakastatsuaren DNAk espaziora bidaiatuko du Nazioarteko Estazio Espazialaren (ISS) bitartez, eta han kontserbatuko dute "denbora kapsula" batean. ISSko hurrengo turista espaziala, Richard Garriott estatubatuarra, arduratuko da DNAren lagin digitalizatua garraiatzeaz. Gainera, DNAz gain, "denborarako kapsulak" gizakiak egin dituen lorpenen historia eta mezu pertsonalak gordeko ditu. Bidaia urriaren 12an izango da, Soyuz espazio ontzi errusiarrean. Ontzi horrek bidaia turistiko espazialak egin ditu jada, eta lehen 20 milioi dolar (14 milioi euro) balio bazuten ere, orain euren prezio bikoiztu egin da.
