«« Itzuli
Bazenekien...
Ingalaterran errepide bat itxi dutela apoak ibilgailuek zapalduta ez hiltzeko
2006/01/13
Ingalaterra hego-mendebaldeko errepide bat hiru hilabetez itxiko dute apoak ugaltzeko garaia dela eta. Izan ere, animalia horiek errepide hori gurutzatu behar dute basotik atera eta paduretara joateko bikotekide bila. Egin beharreko ibilbidea laburra da, baina erdian autobia bat dagoenez, oso arriskutsua da, izan ere, asko eta asko hiltzen dira autoek zapalduta. Errepidea gurutzatzen duten apo gehienak arrak dira eta dirudienez, gainera, maitasunak itsututa, alboetara begiratu ere egin gabe igarotzen dute bidea eta han bertan hiltzen dira, ibilgailuek harrapatuta. Iaz apoen defentsarako taldeek errepidea gurutzatzen lagundu zieten eta mila ingururen bizia salbatzea lortu zuten. Beraz, aurten errepidea ixtea erabaki dute.
