«« Itzuli
Bazenekien...
Kolonbiako udal kontseilari batek 14 urtetik gorako guztiak preserbatiboak eramatera behartu nahi dituela
2006/01/20
Kolonbiako udal-kontseilari batek 14 urtez gorako guztiak preserbatiboa eramatera behartu nahi ditu eta eramaten ez duenari isuna jartzea ere proposatu du. Tulua herriko udal-kontseiluan aztertu beharko dute orain arau berria onartzen duten ala ez, eta aurrera aterako balitz, 14 urtetik gorako gizon eta emakume guztiek gutxienez preserbatibo bat eraman beharko lukete gainean, baita herri horretara bisitan joaten direnek ere. Tulua da Kolonbian ihes kasu gehien dituen herria eta neurri horrekin gaixotasuna zabaltzea ekidin nahi du udal-kontseilariak. Izan ere, preserbatiboarekin nahi ez diren gaixotasunak eta haurdunaldiak saihestu ahal izango lirateke (iaz izandako haurdunaldien %17 gaztetxoenak izan ziren). Erabakiak polemika handia piztu du eta herriko apaizak erabat kontra agertu dira. Batetik, neurri horrekin harreman sexualak izatea bultzatzen omen da eta, bestetik, beraiek ere preserbatiboa eramatera behartuta egongo lirateke eta ez zaie batere ondo iruditzen.
