BIDAIAK

«« Itzuli

Bazenekien...

101 urteko portugaldar batek biolin-eskolak ematen dituela

2006/02/10

Aires de Almeida e Sousa da ziurrenik munduko biolin-jotzailerik zaharrena, 101 urte baititu, baina adinak ez dio enbarazurik egiten 12 urterekin belarriz jotzen ikasi zuen instrumentuaren xehetasunak besteei erakusterako garaian. Pazos de Brandaon, Oportotik gertu dagoen herri batean, bizi da musikaria eta oraindik ere gogoan du nola negar egin zuen Giuseppe Verdiren "Nabucco" lehen aldiz entzun zuenean, bizilagun batek jota. "Armenio jaunarentzat lan egiten nuen nik, kortxozko tapoi negozio batean, eta bere aitak goiko pisuan jotzen zuen. Entzun eta nire aitari esan nion gizon horrek bezala jotzen ikasi nahi nuela" eta esan eta egin. Biolina nahiago duen arren, kontrabaxua, bioloia, Portugalgo gitarra, "cavaquinho" delako (Portugalgo gitarra txiki bat) eta bandurria ere jotzen ditu. Urte askoz bere herriko zein inguruko musika eskoletako irakaslea izan da eta egun bere etxean ematen ditu eskolak. Gainera, herriko talde folkloriko batean ere jotzen du.