Costa Rica (2)
- LINK: Kanpo loturak (1)
Rincón de la Vieja Parke Nazionala
Parke hau hiru sektoretan banatuta dago: Rincón de la Vieja sumendikoa, Liberiatik Ipar ekialdera 27 kilometrora; Las Pailasekoa, Liberiatik 25 kilometrora; eta Santa Mariakoa, La Victoriatik 25 kilometrora hori ere. Parkearen elementu erakargarrienak ur termalak eta bisitariak bertan aurkitzen dituen ikuspegiak dira.
Rincón de la Viejaren gailurrean, bederatzi erupzio-gune aurkitu dira eta, horietatik, bakarra dago aktiboa. Denbora asko igaro da azken erupzioaz geroztik; 1966 eta 1970 urte bitartean izan zen eta, gaur egun, soilik kea dario. Kraterraren hegoaldean, ur garbi-garbiko urmael bat dago.
Sumendiaren oinetan, Las Pailaseko eta Las Hornillaseko eremuak aurkituko ditugu. Hainbat gauza interesgarri ikusiko ditugu: iturri termalak; urmael solfatarikoak, ur lokaztuak etengabe borbor egiten duten sakonuneez beteta; lurrun-zorrotadak irteten diren zuloak, eta lokatz-sumendi txikiak, hainbat forma eta neurritakoak.
Parkeko beheko eremuetan, besteak beste, ereinotza, guanakastea, olibondoa, ardilloa eta zaedro mikatza ugari dira. Gorago, aurkituko ditugun zuhaitzen artean, copeya, iguanoa, haritza eta altzifre zuria daude. Copeyak ia puruak diren basoak osatzen ditu; horietan, fauna ugari ikusiko dugu, esaterako: felidoak eta indioilar beltzak. Hegaztietan ere aberatsa da: kalandria, pauma, karnaba, enara, alargun gorria eta kolibri isats horia. Ugaztunei dagokienez, zorte apur batekin, honakoak ikus ditzakegu: mendiko ahuntza, sainoa, guatuza, tolomucoa, hartz erleroa edo Kongo tximinoak, aurpegi zuriko eta kolore gorriko tximinoak. Eta, turistarentzat azken erakargarritasun bat: Guaria Morea, Costa Ricako lore nazionalaren metaketa basati handiena.
