Maien ibilbidea (2)
- TEST: Aukeratu erantzun zuzena
- LINK: Kanpo loturak (1)
Xelatik Antiguara bidaiatuko dugu, arkitektura pieza kolonial zoragarriak dituen antzinako ikasle hirira.
Antiguatik Guatemala Hirira bidaiatuko dugu. Han, erosketak egin edo Plaza Nagusian jauregia edo katedrala bisita ditzakegu. Ondoren, muga gurutzatuko dugu, eta Ciquimulatik pasatuta, Hondurasera iritsiko gara; bidean, paisaia benetan ederra da.
La Ceibatik pasatuko gara eta San Pedron geldituko gara. Handik, Utilara eta Roatánera doazen ontziak abiatzen dira. Utila turismotik bizi den uharte txikia da. Hango jarduera nagusia, eta ia bakarra, urpekaritza da: ikus daitekeen fauna eta flora munduan bakarra da.
Guatemalarako itzuleran, Tikalen geldialdi bat egin daiteke. Han, oihanean ezkutatuta dauden piramideak bisita ditzakezu. Tikaleko hondakinez gain, oihanetik zenbait xendra bisitatzea ere merezi du. Ausartenek tarantulen bila abiatu eta argazki bat egin ahal izango diete.
Itzultzeko Belice Hiriraino joango gara eta, han, Mexikotik Chetumalera doan autobusa hartuko dugu. Gure ibilaldia Playa del Carmenean bukatu dezakegu eguzkipean.
