BIDAIAK

Antzinateko bidaiariak

Antzinatean, bidaiari handien historiek mitoa eta errealitatea nahasten zituzten. Horixe da Ulises pertsonaiaren kasua, Troiako gerraren irabazlea. Batailaren ondoren, bere etxera itzultzen saiatu zen eta Mediterraneo osoan barrena nabigatu zuen, hamar urtetan zehar. Bidaia hori Homerok Odisea liburuan deskribatu zuen. Ulisesek izaki fantastikoak aurkitu zituen, ziklopeak adibidez, eta Gibraltarko itsasarteraino ere iritsi zen. Hori, garai hartan, mundu ezagunaren muga zen.

Beste esploratzaile batzuk Jason eta Eneas dira. Jason, Argos ontziarekin, Itsas Beltzera iritsi zen. Eneas Troiako gerrako beste irabazleetako bat da eta, Afrikaren iparraldea zeharkatu ondoren, Italian lehorreratu zen.

Kondaira eta errealitatea Mazedoniako errege Alexandro III.aren irudian ere nahasten dira; Handia ezizenez ezagutzen zen errege hori. Alexandrok, K.a.tik IV.mendean bizi izan zen eta garaiko inperiorik handiena izan zuen bere mendean, Pertsiarren eta haien errege Dario III. Codomanoren aurkako gerren bidez. Hasiera batean, erregearen asmoa antzinako kolonia greziarrak berreskuratzea zen; lurralde horiek pertsiarrek kendu zizkieten (egun Turkian), baina Dario III.aren armadaren ahultasuna zela eta, konkistarekin jarraitu zuen, Mazedoniako inperio osoan barrena.

ALEXANDRO HANDIAREN GARAIPENEN IBILALDIAK

Hegoalderantz, Alexandro Handiak, egungo Siria eta Israel konkistatu zituen eta, ondoren, Egipto. Han bere arrasto handiak utzi zituen, bere izena izango zuen eta oraindik ere hortxe dagoen hiria, Alexandria, besteren artean.

Ekialdean urte luzeak igaro ondoren, Alexandrok ohitura pertsiarrak bereganatu eta ekialdeko printzesa batekin ezkondu zen. Baina albiste hori, Mazedonian, ez zen oso ondo hartu eta mesfidantza asko eragin zituen. Azkenik, Alexandro Babilonian hil zen eta bere inperioa banatu egin zuten bere jarraitzaileek.

Bucéfalo

Alexandro Handiaren zaldiak Bucefalo izena zuen. Alejandro, hiri askori bere izena jarri zien (Alejandría Escata, Alejandría Ad Issum...) eta bere zaldiaren izenarekin ere bataiatu zuen hiri bat: Bucefalia.