Marko Poloren bidaiak
Marko Polo garai guztietako bidaiari ezagunenetakoa da. Bere liburua, Libro de las Maravillas del Mundo, frantsesez idatzia, azkar itzuli zen Europako hizkuntza askotara eta, hainbat mendetan, Ekialdea ezagutzeko erreferente bakar bihurtu zen. Liburu horrek inspiratu zituen Kolonen bidaiak, baita nabigatzaile portugesenak ere.
Marko Polo Venezian jaio zen, Erdi Aroan (1254). Garai hartan, hiriak goraldi handia bizi izan zuen, Ekialdearekin zituzten harremanei esker; hiri hori Lur Santurako erromesaldirako abiapuntua zen eta zetazko bidetik zetozen artikuluen helmuga-portua. Marko Poloren familia Ekialdearekin merkataritzan aritzen zen.
Marko Polok 17 urte zituenean, aita eta osabarekin batera Txinarako bidaiari ekin zion. 24 urte iraungo zituen bidaia horretan, Polotarrek ondoren Marko Polok bere liburuan deskribatuko zituen lekuak zeharkatu zituzten: Armenia eta Erdialdeko Asia, India, Txina, Japonia eta Mongolia.
Veneziarrentzat Genoa hiri etsaia zen eta Genoako ontzi batekin izandako topaketa batean atxilotu zuten Marko Polo. Espetxean idatzi zuen bere lana, bertan diktatu baitzion Pisako Rustichello poetari. Etxera iritsi zenean, berrogei urte baino gehiago zituen. Bere gainerako egunak Venezian igaro zituen, merkatari bat gehiago balitz bezala lan eginez.
